GOLDEN 5‎ > ‎

1. HARREMANAK ERAIKITZEN

Helburua: Irakasle eta ikasleen artean, elkarren errespetuan eta parte-hartzean oinarrituz, harreman onak eta seguruak ezarri. Ikasleengan eraginkorrak izateko haiekin tratua, erlazioa, interlokuzioa eduki beharra dago.

Oinarrizko trebetasunak:

A- Ikaslearen ezaugarriak ezagutu eta ontzat eman.

B- Egoeran egoten jakin, adibidez, ikasleekin denbora igaro.

C- Ikasleen munduarekiko interesa izan

D- Kultur jarrera. Nolakoa da ikasle honen garapena, oraingo belaunaldian. garai honetan, familia honekin eta gela honetan.

Funtsezko Pausuak:

2.1 Izendatzea: Ikasleari zuzentzen garenean, ziurtatu gutxienez behin ikasleari “begiratzen” diogula (behatu, arreta jarri, berarengandik gertu egon, goraipatu, lagundu e.a)

2.2 Feedback: Ikasleari feedback positibo eta eraikitzailea eman, eta aukera eta portaera positiboetara bideratu.

2.3 Urrezko momentua: Ikaslearekiko interesa agertu eta eskolakoak ez diren gauzei buruz ere hitz egin.

2.4 Zurrumurru positiboak: Ikasleei modu positiboan hitz egin beste heldu batzuk edo beste ume batzuk aurrean daudenean.

2.5 Onarpen positiboa: Ikasle bat gelaz kanpo aurkitzen duzunean, irribarre egin, eta modu positiboan onartzen duzula adierazi.

2.6 Arazo uneetan, urrutiko ikuspuntua
hartzen saiatu, eta entzuteko prest zaudela agertu.

2.7 Gelan umorea erabili.

2.8 Giza profila erabiltzea:
ikaslearen gaitasunak, trebeziak, lan edo portaera onak gelan erreferentzia bezala erabiltzea.

2.9 Ezabatu eta hutsetik hasi: egun bakoitza eta ikasgai bakoitza aukera berri bat da.

2.10 Ikasleak esan dizkizun gauzak gogoratzea, errepikatzea eta interesa agertzea.

2.11 Irakaslea aurkeztea: irakasleak berari buruz hitz egitea, bere bizitzaz, esperientziaz...

Ċ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
28 oct. 2015 4:11
ć
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
28 oct. 2015 4:04
ĉ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
11 dic. 2015 2:39
ċ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
11 dic. 2015 2:39
ĉ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
28 oct. 2015 4:04
Comments