GOLDEN 5‎ > ‎

5. FAMILIA ETA ESKOLA

Familiaren eta eskolaren arteko harremana Golde5 proiektuko oina
rri garrantzitsuenetako bat da. Bi arrazoi nagusi daude familia eta eskola lotzeko, bata legegintzazkoa eta bestea kontzeptuzkoa.

Legegintzazko arrazoiak legeetan du oinarria. NBEren Giza eskubideen Aitorpenak, 1984. urteaz geroztik, ezartzen du gurasoak direla beren seme-alaben heziketaren erantzule nagusiak (26. artikuluaren 3. atala). Norvegiako Adingabearen Legean gurasoek seme-alaben hazkuntzan duten garrantzia azpimarratzen da, babestu eta ahal duten neurriko heziketa emanez.

Hezkuntza Legeak (1. artikulua) dio eskolaren eginkizuna familiekin euren seme-alaben hazkuntza eta heziketan elkarlanean aritzea dela. Argi jasota dago familiek dutela beren seme-alabak hazteko erantzukizuna; hori dela eta, beraz, ikasgai nagusienetako partaide izan behar dute.

Marko teorikoak ere familien rolaren garrantzia azpimarratzen du neska-mutilen eskolako arrakastan.

Gurasoen ekarpenak beren seme-alaben eskolako hobekuntzan eragin handia du; beraz, argi geratzen da elkarrizketa eta lankidetza maila guztietan sustatzeak duen garrantzia eta batez ere urterik goiztiarrenetan harreman onak eraikitzeak. Kanadako proiektu batek (Coleman eta Collinge, 1993) erakusten du eskolarekiko gurasoen jarrera positiboek eragina dutela haurren poztasunean eta motibazioan. Eskola behartuta dago gurasoen partaidetza eta lankidetza sustatzera; izan ere, neska-mutilen eskolako emaitzak hobetzeko eragilerik garrantzitsuena da.

Neska-mutilentzat garrantzi handikoa da inguruan dituen helduen arteko harremana positiboa dela nabaritzea. Datuek frogatzen dute lankidetza-jardueretan esperientzia ona izan eta helduekin harreman onak dituzten neska-mutilek arrisku gutxiago dutela euren garapenean, eskola-arazoetan zein eskolaz kanpokoetan. (Parra eta Sánchez, 2002; Wentzel, 1998).

Eskolako lorpenen % 23 familiaren babesarekin lotu daitezke (Berg 2002). Horrek adierazten du familiaren eta eskolaren arteko harremanen kalitatearen, eskola-lorpenen eta eskola-doikuntzaren artean korrelazio ona dagoela (Stortings melding 14, 1997-98). Neska-mutilen eskolako lorpenen bi eragile nagusiak gurasoen heziketa-maila eta familiaren eta eskolaren arteko lankidetzaren kalitatea dira (Nordahl 2006).

Ċ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
8 abr. 2016 3:39
Ċ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
8 abr. 2016 3:32
ĉ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
15 feb. 2017 10:34
ĉ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
2 may. 2016 13:18
ĉ
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea,
6 mar. 2017 3:52
Comments