4. IKASKETA DOITUA
Eskola “inklusibo edo integratzaile” bat ikasle guztiei beren beharretara egokituriko ikaskuntza izateko aukera eskaintzen dien erakundea da, gizarte bateratu eta komunitate kultural eta a
kademiko baten esparruan. ( Lysberg og Uthus, 04)• Ikasketa Doitua gizabanakoaren eskubide modura, heziketa-premia bereziak dituzten ikasleei ematen zaien arretaren aldetik ikusita. • Ikasketa Doitua ikasleak norbanakoa eta positiboa den ikasketa-prozesu batean, bere gaitasun guztiak hobetzeko eremurik onenean alegia, murgiltzeko eskubide modura.Bi ikuspuntu horiek batzen baditugu, esan dezakegu Ikasketa Doitua gizabanakoaren ezaugarrietara gehien egokitzen den hezkuntza-prozesua bizitzeko eskubidea dela, zeinak denentzako lekua diren ikasgela eta ikastetxeetan ikasteko modu aberatsagoa eskaintzeko erronka dakarren. Ikasketa Doituaren helburu nagusia beste ikasle batzuekiko konparazio soziala murriztea da. Ikasleek ikusten dute
beren burua euren prozesuaren barnean, eta eginiko aurrerapena eta beren helburuak alderatzen dituzte. Zentzu horretan,
bere autoestimuari eusteko eta garatzeko, eta ikasketarako izaera positiboa eraikitzeko gai da.