8-Erlajazioa

EREMUA: MOTIBAZIOA ETA KOMPROMISOA ETA ZENTZUA

-----------------------

Irakasle guztiok irakurriko dugu erantsita dagoen artxiboa eta etapan komentatu.

Ikasturte osoko ahalegina eginen dugu irakasleok hau praktikatzen. Jarduera honen azpian dagoena Psikologia +an  Engagement deitzen zaio.

Honek adierazten du askoz gehiago ikasten dugula gustora gaudenean eta gure erronka ongi neurtuak ditugunean eta gure balore onak ere kontuan hartzen direnean. Gure zeregin garrantzitsua da ongi sentiarazten laguntzea, bai ikasleak zein lankideak. Horregatik ikastola positibo honetan ez dugu kritikatzen era desegokian baizik eta horrela adierazten dugu hobetu beharrekoa:


1.-Zehatza gara kritikatzen ari garenarekin: zehazki zer den gustatu ez zaiguna edo zer den hobetu behar duena edo kontextua.

Erreparatu desberdinatasunean: izan eta egon. "Egon" da kritiketan erabili beharko genukeen aditza.

Gainera Tutoretzan ikasleei ere trasmitituko diegu helburua: ez dela berdin esatea zikina "zaude" edo zikin bat "zara"  errespetuz jokatzeko.

2.-Kritikatzen dugunean  adierazten dugu BETI gure ustez zer pausu txiki jarraituz hobetzen ahal den eta plantxo bat markatzen dugu hobetzeko.

Arlo akademikoan emanen diegu behar dituen pautak dagoen tokitik ateratzen joateko. Markatuko dizkiogu bide egingarri, eta berarentzako eskuragarri izan daitekeena.

Jarrerazkoa bada, horrez gain galdetzen zaie nola konpontzen ahal duten egindakoa.

3.-Ondoren egindakoa EZABATUTA gelditzen da eta "0tik" hasten gara. Ez dugu gehiago konpondu dutena mahiratuko.

4.-EZ orokortu kritika: “beti, sekulan..“ baztertu gure baloraioetatik beharreko HITZAK dira.  Beraz: Kritikatu era puntual batera eta jarduera edo jarrera zehatzarekin lotuta.


​Erlajaxioa eta ariketa fisikoak: 

Irakasle guztien artean komentatuko dugu klase luzeak bukatutakoan ​garrantzitsua dela luzapenak egitea (besoak, ankak, sorbalda...)

Erantsitako bideoan duzu laguntzen ahal dizun adibidea hiruhilabetero lantzeko (irakasleak ikusiko du nola luzatu. LHko 3.mailetik aurrera haur bakoitzak behin gutxienez gidatuko ditu ariketak).

(Heldu den astetik aurrera aste bakoitzerako gelako EMOZIOEN ARDURADUN bat izendatuko dugu. Aste horretarako landuko duguna ozenki gelakoei esan eta bidenabar arduradunari bere zereginaren berri emanen zaio.) 

Akatsak komunikatu errespetuz.docx