16-Eskerona

ESKER ONA

jarduera ezberdinak egiten ahal dira maila ezberdinei begira:

HH-LH1go-2. zikloa

1.- Idatzi bihotz honen barruan (eranskina: esker oneko bihotza) kurtso honetan zehargertatu den zerbaitengatik eskerrak eman ahal duzun zure klaseko kideen izenak.Azpian aipatu zergatia.

2.-Txikiekin egiten ahal dugu taldean adibideak jarri. Bertan, denen artean,  zeri ematen diogun eskerrak antzemango dugu eta lagundu burutazioak egiten, bere “eskerona” adierazten eta gero marrazten.


Egunero bat aukeratzen ahal du ikasle bakoitzak eta astearen bukaeran bere guztien artean bat nagusiki eskertua dagoena hautatu (irakasle bakoitzak maiztasuna egokituko du).

Gure txartelak hasiko dira: Eskerrik asko:

......

eta bukatuko dute: ........ (e)agatik.

(ikus eranskina).


Marrazki horiek edo LHn eta DBHn eskertzeko idatziko dituzten tarjetak marraztu edo idatzi ondoren pasilloan edo gelako hormetan zintzilikatzen ahal ditugu. Argazkiak aterako dizkiegu eta gurasoei bileretan jakinarazi. Txartela interesgarrienak, adierazgarrienak edo deigarrienak ere gelako blogetan edo facebookean jakinaraziko ditugu beti ere gelako argazki polit batekin. Gero gure emozioen karpetan gordeko ditugu ahal delarik gurasoekin konpartitzeko.


Adibideak ikasleek ikus dezaten zeri ematen ahal zaizkie eskerrak:

-Batentzat zerbait arrunta dena: “Nere gurasoak nire bila datoz” besteontzat poza izugarri handia: “nire aita egon da gaixo baina gaur nire bila dator. Sendatzen ari da!!!!

-“Zer nazka, gaur barazkiak jateko” besteentzat: gaur jateko ez zutenentzat ekarri dituzte barazki freskoak. Fantastiko!!! Bitaminaz beteak!!!”

-Ura edukitzeari; errefuxiatua ez bezala, gure etxean bizitzeari; gaixo ez egoteari…

 

LH 3.ZIKLOA (6.maila)

Lehenago komentatutako guztiak aurrera eraman daitezke

3.-Ikasi behar dugu duguna baloratzen eta eskertuak egoten horregatik.

DBHkoei jartzen ahal diegu filma hau: “Binta y la gran idea” (32’), Afrikako neska askok ezin dutela eskolara joan, bere gurasoek uzten ez dutelako”. Eta komentatu gelan


https://www.youtube.com/watch?v=meLXFLl1FE8