30-Emozioak erregulatzen (estrategiak eta termometroa)

EREMUA: ERREGULAZIO EMOZIONALA 

-------------------------------------

Guztiok haserraldiak ditugu. Batzutan gurasoekin, lagunekin, irakasleekin edo gure buruarekin. Garrantzitsua da horiek gertatzen direnean denbora bat hartu haserrea aztertzeko eta zerbait egin behar badugu erabaki baino lehenago, erabakia egokia pentsatzeko.


Haserre gaudenean anitz kostatzen zaigu horri buelta ematea eta NORBERAREN ERREGULAZIOA lortzeko estrategiak ikasi beharra dago.

Haserraldiaren lasaiketan trebatzeko urrats batzuk proposatzen ditugu, gelako horman zintzilikatuko ditugunak (Artx. Lasaitzeko estrategiak). Halaber, haserrearen termometroa zintzilikatuko dugu emozioen txokoan bisualiza dezaten(gun) noraino iristen den haserraldia eta ea pasatu zaien (Artx. Termometroa erantsia)