7-Soziograma eta bere ondorioen kontrola

EREMUA: MOTIBAZIOA

-----------------------

Ikaslei galdetzen zaie zer hiru ikaskide hautatuko lituzkete:

- Jolasteko eta horien izenak idatzi behar dituzte.

-Zer hiru lan zailak egiteko.

-Zer hiru gauza gustatzen zaizkie asko.

-Zertan diren onak (adibide zabalak ematen dizkiegu gelatik kanpoko esparrua ere kontuan har dezaten).

Bereziki aztertuko ditugu baztertutzat identifikatzen ahal ditugun haurrak eta aukeratu gabe gelditzen direnak. Horiek bereziki saiatuko gara taldeetan integratzen eta hauek izanen dira gure farolillo gorria ikasturtearen zehar (era berezian kontrolatuko ditugunak).


Zer gustatzen zaien eta zertan diren onak erabiliko dugu tutoreek -espezialistekin koordinatuz- gure urrezko bostak aipatzeko (golden 5eko agendaren erabilpenaren hasiera).

Urrezko 5erako agenda hasiko gara erabiltzen eta hilabete osoa daukagu hemendik aurrera astero 5 ikasle "urrezko" bihurtzeko.


SOZIOGRAMA:

Sistema ezberdinak daude, horien artean soziograma digitalak baina ez dut uste behar denik. Azterketa kualitatiboagoa da.


Normalean egiten da sarrera bikoitzarekin taula bat eta bertan apuntatzen dira ordenatuan eta abzisasetan gelako haur guztien izenak (edo zenbakiak izendatzeko) (* ikus artxibo erantsia)

Taulan apuntatzen da adibidez gorriz jolasteko eta berdez lan egiteko bakoitzak aukeratu dituenak.

Begiratzen dugu zeintzuk gelditu diren aukeraketa bakar bat jaso gabe eta horiek dira gure arreta beharko duten lehenak, zurrumurru positiboak zabaltzeko lehenak eta espezilistek ere "golden" bihurtzen lagundu behar dituztenak.

Beste datu interesgarria da zein den aukeraketa gehien jaso dituen ikaslea, neska eta mutilla. Honek laguntzen digu "liderra" zein den antzematen eta noizbait bere bitartez hainbat gai bideratzen.

Halaber, nahi izanez gero zabaltzen ahal dugu azterketa kualitatiboa eta aztertu nesken - mutilei aukeraketak eta mutilak- neskei. Askotan aukeratu gabe gelditu den mutilarengan edo neskarengan jarri beharko dugu fokoa.


Bestalde badago SOCIOESCUELA tresna. Doakoa da Nafarroako ikastetxe guztientzat.  

 1. -Webgunera joan  sociescuela.es

2 -  Izena eman.

3.- Funtzionamendua erraza da, irakasleek ikasleen izenak idazten dituzte. Gero ikasleak pasahitz batekin sartzen dira eta galdetegia betetzen dute.

4.- Txostena irakurri eta aztertu (pdf + era interaktiboan)

Orientatzaileari galdetu.


Soziogramak egin ondoren gordeko dugu eta ikasturte bukaeran ia hobetu den kontrolatuko dugu (hobetzeak esan nahi du ikasle guztiek aukeraketaren bat izatea).