21-Emozioen egunerokoa
EREMUA: ARRETA ETA KONTZIENTZIA OSOA / ERREGULAZIO EMOZIONALA
-------------------------------------------------------------------
ESPERIENTZIA: EMOZIOEN EGUNEROKOA
Zangozako Ikastolako ikasleak emozioak askatzeko eta adierazteko liburu bat eraiki dute. Esperientzia hau aurrera eramateko, hona hemen jarraitu diren irizpideak.
NORI ZUZENDUA: LH-ko 3.eta 4.mailan egin da .
ARLO NAGUSIAK: idatzizko hizkuntza, plastika, adimen emozionala eta sormena.
GAIA: EMOZIOEN EGUNEROKOA
EKINTZAK EGITEKO PAUSOAK:
1) Emozioen egunerokoa egitea mahaigaineratu aurretik, emozio bat sentitzen dutenean zer egiten duten aztertu da, fitxategi bat betez .(ikus emozioen taula). Oinarrizko emozioak landuko dira: poza, tristura, haserrea, beldurra eta patxada.
2) Tabla beteta dutenean liburua edo egunerokoa egitearen jarduera planteatzen zaie. Lortu behar den produktua argiago ikus dezaten, adibide modura, editatutako hainbat liburu erakutsiko zaizkie: Anna LLenas “Diario de las emociones”,”Vacio”...
3) Bakoitzak bere Egunerokoaren azala eta kontrazala egiten du. Azalean izenburua eta kontrazalean : egilea, ilustratzailea, argitaletxearen (Zangozako ikastola) izena.
4) Aurkibide modura landu behar ditugun emozioak zeintzuk diren jakiteko esku bat margotu eta behatz bakoitzean emozio bat idatziko da. Hemendik aurrera orriak zenbakiz markatuko dira eta emozio bakoitzean egindako jarduerak orri kolore berdinarekin egin dira ( lau emozio, lau kolore, alegia)
5) Ekintzaren zati batean irakasleak planteatutako jarduerak eginen dira helburu ulertzen dela ikusi arte.
Guk horrelako ariketak prestatu ditugu:
Pozik sentiarazten zaituzten pertsonen argazkiak itsasi edo marraztu.
Gorde ospakizunetako botiletako kortxoak, sortu hiru dimentsiotako pertsonaiak eta hemen itsasi.
Aukeratu aldizkari batetik poza sortarazten dizun irudi bat, erdia moztu, paperan itsatsi eta egizu beste erdia.
Gustoko duzun egoera bat marraztu.
Non sentitzen duzu emozioa? (Giza irudi baten silueta egin eta markatu lekua)
Azaldu triste sentiarazten zaituen hainbat jarduera.
Asmatu monstruo beldurgarriak eta marraztu.
Zeri diozu beldurra? Marraztu armiarma bat eta hanka bakoitzean beldur bat idatzi.
Uxatu zure beldurrak: Lastotxo bat erabiliz margoari putz egin .
Marraztu gogoratzen duzun amets gaizto bat
…..
6) Goian aipatu jardueraren antzekoak sortu emozio guztiak aztertuz paper kolorea eta orrialdea egokia jarriz.
7) Egunerokoari liburu itxura eman , grapatu, editatu .
8) Liburua egina dago, orain emozio bat sentitzen denean egunerokora joanen dira eta hor azaltzen zaiena egin dezakete.
Hemen duzue gure esperientziaren bideoa: EMOZIOEN EGUNEROKOA
Zuen gustukoa izatea espero dugu!
(Eskerrik asko Axun Urkia, Zangoza ikastolako irakaslea!)
LEHEN HEZKUNTZAKO 1 eta 2. mailetarako sentimenduen egunerokoa igortzen dizuet, Fultxok itzulitako: "Nola sentitzen naiz" lan kuadernoa bidaltzen dizuet (Erantsia)
Bestalde HAUR HEZKUNTZARAKO sentimenduekin antzemateko eta jolasteko bidaltzen dizuet: emozioen dominoa (erantsia).