31-Eskerrak eman eta gauzak faborez eskatu

EREMUA: MOTIBAZIOA ETA KOMPROMISOA ETA ZENTZUA

-----------------------

Eskerrak eman eta gauzak faborez eskatu:

-Konturaraziko diogu elkarri gauzak eskertzea oso garrantzistua dela hala nola zerbait eskatzen dugunean faborez eskatzea.

Aste horretako arduradunak gogoraraziko digu etxeratu baino lehenago autoebaluaziorako bi orriak betetzen. 

Ikasle bakoitzak aste osoan apuntatuko du zenbat aldiz eskertu duen zerbait ikastolan eta zenbat aldik eskatu duen zerbait faborez (mesedez, arren) ikastolan.

ESKER ONA


Txikiekin egiten ahal dugu taldean adibideak jarri. Bertan, denen artean,  zeri ematen diogun eskerrak antzemango dugu eta lagundu burutazioak egiten, bere “eskerona” adierazten eta gero marrazten.


Egunero bat aukeratzen ahal du ikasle bakoitzak eta astearen bukaeran bere guztien artean bat nagusiki eskertua dagoena hautatu (irakasle bakoitzak maiztasuna egokituko du).

Gure txartelak hasiko dira: Eskerrik asko:

......

eta bukatuko dute: ........ (e)agatik.

(ikus eranskina).


Marrazki horiek edo LHn eta DBHn eskertzeko idatziko dituzten tarkjetak marraztu edo idatzi ondoren pasilloan edo gelako hormetan zintzilikatzen ahal ditugu. Argazkiak aterako dizkiegu eta gurasoei bileretan jakinarazi. Txartela interesgarrienak, adierazgarrienak edo deigarrienak ere gelako blogetan edo facebookean jakinaraziko ditugu beti ere gelako argazki polit batekin. Gero gure emozioen karpetan gordeko ditugu ahal delarik gurasoekin konpartitzeko.


Adibideak ikasleek ikus dezaten zeri ematen ahal zaizkie eskerrak:


-Batentzat zerbait arrunta dena: “nere gurasoak nire bila datoz” besteontzat poza izugarri handia: “nire aita egon da gaixo baina gaur nire bila dator. Sendatzen ari da!!!!

-“Zer nazka, gaur barazkiak jateko” besteentzat: gaur jateko ez zutenentzat ekarri dituzte barazki freskoak. Fantastiko!!! Bitaminaz beteak!!!”

-Ura edukitzeari; errefuxiatua ez bezala, gure etxean bizitzeari; gaixo ez egoteari…


Ikasi behar dugu duguna baloratzen eta eskertuak egoten horregatik.

DBHkoei jartzen ahal diegu filma hau: “Binta y la gran idea” (32’), Afrikako neska askok ezin dutela eskolara jona bere etxean gurasoek uzten ez dutelako”. Eta komentatu gelan

https://www.youtube.com/watch?v=meLXFLl1FE8 


Artikulu hau bailiagarria izango zaizue: 3 Formas de dar las gracias a tus alumnos. ¿Con cuál te quedas?

http://justificaturespuesta.com/3-formas-de-dar-las-gracias-tus-alumnos-con-cual-te-quedas/