35-Gertatzen zaizkigun gauza onak

EREMUA: MOTIBAZIOA / KOMPROMISOA ETA ZENTZUA / ISURIREN EXPERIENTZIA

-----------------------

(Motivación, Engagement y Sentido, La Experiencia de Fluir)

Helburua da erreparatzea egunean zehar gertatzen zaizkigun gauza positibo eta onetan. Erreparatuko diegu gure bizitzan, aunitzetan gertatu zaizkigula gauza onak.

Itxiko ditugu begiak eta erlajatuko gara. Orain, begiak itxita, pentsatuko dugu noiz gertatu zaigun gauza ona bat, non geunden, zer sentitu genuen... Adinaren arabera egiten dugu hori marraztu eta marrazki horiekin gelan erakusketa montatu (argazkiak ateratzen ahal dizkiogu marrazki bakoitzari eta facebooken edo gelako blogean zintzilikatuko, ondoren tutoritza kuadernoan gorde).


Ariketa honek ditu bariante asko: eguna bukatutakoan etxera joan baino lehenago agendan apuntatu egunean zehar gertatu zaizkigun gauza onak, ostiralean jaso gertaera honen txartelak eta zuhaitz batean zintzilikatu, gelako friso bat egiten hasi gertaera positiboekin gelara buelta osoa eman arte...


Ariketa haur txikiekin era gidatu batean egin nahi duenarentzat Erentzun ikastolak dossierra prestatu du erantsia duzuelarik (Artx: gauza onen bilduma).


Ariketa honek aukera asko eskaintzen ditu. Daukan kokapena ikusi ahal izateko begiratu artxiboari: "Módulo 1_Meaning_1_P-Tres cosas buenas (6-12 años) (1).pdf


DBHrako zer sentiarazten gaituen ongi antzemateko zerrenda bat egingo dugu. Gero bikoteka saiatuko gara asmatzen zer den gure lankideari ongi sentiarazten dioten hiru gauza. Asmatu ahal dugu? 

DBHrako ariketa gehiago ikusteko ireki erantsitako artxiboa: "Módulo 3_Meaning_3_SB_Inventario sensorial (13-16 años).pdf"