4-Emozioen kutxa

EREMUA: ERREGULAZIO EMOZIONALA

-----------------------------

Kaxa bat jarri gelan ikaslek euren kezkak bota ditzaten anonimoki eta gero gai horiei buruz hitz egin (bazterketa, lagunen burla, autoestimu soziala eta akademikoa, ozenki esateak lotsa ematen diena,  …).

Kutxa hori dekoratu behar dugu plastikan. Horretarako ekarriko ditugu aldizkariak etxetik eta ikasle bakoitzak nahi dugun sentimendua adierazteko argazkia moztuko dugu eta hauek pegatuko ditugu kutxan. Kutxa egon daiteke ikasturtearen zehar.

Sentimentuak nola adierazten ahal diren gorputzaren bidez adieraziko dugu.

Erabilpen ezberdina ematen ahal diogu honi (intimidadea gordetzen den bitartean): - Irakasleak berak irakur ditzala berarekiko eta egokia jotzen badu ozenki irakurri horien inguruan solasteko

Astero arduradun bat izendatuko dugu. Kutxan dauden kexkak irakurriko dituena astearen bukaeran.

Egunen batean baten batek zerbait larri izanen balu, jartzen ahal du paper gorri bat kutxaren gainean kontu larria dela adierazteko (bulliyng kasua, agresio bat…).

5 sentimentuak 5 urtetik aurrera: Alaitasuna, Satiskazkzioa, Haserrea, Tristura, Beldurra.

(emotikonoak erantsiak artxiboan).


HAUR HEZKUNTZARAKO egokitzapena:
EMOZIOEN txokoa. Leku lasai bat aurkituko dugu gelan, DOSEL bat zintzilikatu sabaitik haurra tapatuta egon dadila. Haurrei esango diegu TRISTE DAGOENEAN, LOTSATUTA, HASERRE etabar SARTZEN AHAL DELA EMOZIOEN TXOKORA eta kanpoan ikurra (emotikonoak) jartzen ahal duela: Haserre nago, triste,... (erantsia emotikonoak).

Nola sentitzen naiz - Lan koadernoa gehitu dugu.

3 eta 4 urtekoekin 3 emozio: Poza, Tristura, Beldurra.