15-Pom-Pom potearen teknika
EREMUA: MOTIBAZIOA
-----------------------
Pom-Pom Potearen teknika:
Helburua: atsegintasuna eta harreman goxoak bultzatzeko.
1.-Ikaslei azaltzen diegu zer den atsegina izatea (bestei zerbait goxoa edo atsegina esatea, egin behar duten zerbaitetan laguntzea, eskatzen dietenean zerbait uztea, ... Kivan adibideak daude).
2.-Gelan bistan dagoen toki batean pote hutsik jartzen dugu eta koloretako piezak, egur zatiak edo koloretako klarionak eskura dutela.
3.-Bakoitzak zerbait atsegin egin duenean, ordua bukatutakoan, potean sartzea esaten zaie. Sartzerakoan esaten du ikasleak zer egin duen eta denek batera esaten diote: "Ongi egina, Naia!).
3.-Potea beteta dagoenean denon artean ospatzen dugu: joku bat eginez, merendola, patiora edo ateraldi bat eginez etabar.
Hona hemen adibidea:
https://www.edutopia.org/video/60-second-strategy-pom-pom-jar