11-Norbaiti zerbait on egitea
EREMUA: ARRETA ETA KONTZIENTZIA OSOA
-------------------------------------
(Atención y Conciencia plena)
Aste honetarako Emozioen beste arduradun bat izendatuko dugu gelan.
(Haur Hezkuntzako irakasleek egokitu beharko dute jarduera)
Norbaiti zerbait ona egiten dugunean hobeto sentitzen gara (norbait lagundu, berari buruz gauza politak kontatu, egia esan nahiz eta zigortuko zaituzten). Ordea, zerbait gaizki egiten dugunean (lagunei iseka egin, gezurrak esan, kasurik ez egin, ez lagundu…) gaizki sentitzen gara.
“Gorputza elikadurarengatik mantentzen da eta arima ongi egindakoengatik” Txinatar esaera. Saiatu zaitezte besteontzat zerbait ona egiten aste honetan (laguntza eskaini, entzun aditasunez, prestatu zerbait on, esan zer den ongi egiten dutena...). “Ontzat” har ditzakegun jarduera mota asmatu denen artean eta adibideak jarri. Autokontrolatuko dugu asteko kontrol orrian (behian erantsirik) Egunero kontrolatzen eta hortaz pentsatzen lagunduko digu gure asteroko arduradunak.
Erreparatuko dugu zenbat gauza on egin ditugun aste honetan eta ostiralean kontatuko ditugu on batzuk. Arduradunak gogoratuko digu autoebaluazio orria betetzen gelan sartzen garenean errekreo garaian (edo etxera joan baino lehenago).
Astearen bukaeran irakasleak aztertu eta komentatu ondoren arduradunak gordeko du gure emozioen karpetan.
Honen inguruan hitz egiten da bideo honetan ideia hau emanez: "Norbaiti laguntza ematen diozunean zure autoestimua igotzen da": https://www.youtube.com/watch?v=ENDHg8IQdMU (irakasleentzat)
Ikasleekin ikus daitekeen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=8Gosg1ybxTU
Hainbat pertsona anonimok gauza txiki batzuetan laguntzen diote elkarri kate bat sortuz.
Gomendatutako pelikula:
Cadena de Favores (Pay it fordward-2000. urtea)
Trailerra hemen: https://www.youtube.com/watch?v=8Jx9vHXRDOc