10-Emozioak sentitzen eta bereizten ikasten
EREMUA: ERREGULAZIO EMOZIONALA
-----------------------------
Aste honetarako Emozioen beste arduradun bat izendatuko dugu gelan.
(Haur Hezkuntzako irakasleek egokitu beharko dute jarduera)
Gure sentimentuak antzematen, konziente izaten eta bereizten ikasi behar dugu.
Horretarako erakutsiko dizkiegu ikur hauen atzean egon daitekeen sentimentuak adibideak jarriz:
Poza, haserre, tristura, indiferentzia edo neutraltasuna, harridura.
Oinarrizkoekin hasiko gara HH eta LHan.
Artxiboan dagoen paperean hasiko gara koloreztatzen aurpegiak errotulagailuz edo ahoa marrazten gora edo behera (Excelen eta worden dituzue autoebaluatzeko orrien bi eredu).
Kolore hauen arabera:
berdez: poza; gorriz: haserre; laranja triste; horia: epel / ezaxola; arrosa: harridura / sorpresa
Arduradunak kontrolatuko du eta gogoraraziko die errekreoa bueltatzerakoan bakoitzak margotu behar duela bere sentimentua. Arduradunak orria hartu eta zenbatuko ditu. Haserre edo sorpresa edo pozaren inguruan hitz egiten ahal dugu. Zer gertatzen den horrela sentitzeko. Arduradunak apuntatuko ditu zer sentimendu irabazten duen egun bakoitzean eta astearen zehar.
Ostiralean, irakasleak aztertu ondoren, gelako asterokoa gordeko du arduradunak sentimenduen karpetan.
Denek lagundu behar dugu Poza irabazten egunero eta triste edo haserre dagoenari lagundu behar diogu hobeto sentiarazten.
5. eta 6. Mailetan beste sentimendu zailago batzuk ere landu eta azter daitezke ondoren:
Lasaitasuna, Zoriontasuna, Poza, Umorea, Harrotasuna, Gogoak, Amorrua, Lotsa, Antsietatea, Zeloak, Haserre, Haserrealdia, Nazka, Hira, Asperkizun / Gogaitasun, Tristura, Beheraldia / Depresioa, Beldurra
Halaber, LH6.mailan gaztelaniaz dagoen ariketa egiten ahal da.
Ikasleak bultzatuko ditugu beraien emozioak adierazten ikasitako hitz horiekin, gure balorazioak aberas daitezen eta ez gaitezen erori esaldi topikoetan.