5-Nire aurkezpena

EREMUA: MOTIBAZIOA

-----------------------

Haurren zaletasunak eta interesak ezagutu eta erabil ditzagun hona hemen bere buruaren aurkezpena egiteko fitxa. Faliliarena LH2 eta 3 ziklokoentzat (artx: Aurkezpen orria2) eta bestea, LH1z  (artx: Aurezpen orria). HHkoek egiten ahal dute borobila folio batean eta bakoitzak bere burua marraz dezan izena jarriz 

Ikasturte hasieran egin ez badugu orain beste aukera daukagu ikasleen zaletasunak eta interesak ezagutu eta erabil ditzagun. Hemen daukazue bere buruaren aurkezpena egiteko fitxa. Familiarena haur txikientzat da (artx: Aurkezpen orria2) eta bestea, Facebooken antzekoa, logotipoia diseinatzeko aukera duena nagusiago direnentzat (artx: Aurezpen orria). 

Hormatan jartzeaz gai egunero bi ikasleek, hizkuntza arloan, bere buruaren aurkezpenak egiten ahal dituzte. Bertan justifikatzen ahal dute musika hori, liburua edo filma zergaitik gustatzen zaien.

Juul liburuen kanpainarako ere erabil daiteke fitxa eta aukera hau. 


Nor da nire ikaslerik gustukoena? (LH3)


Aurreko ariketaren aldaera hau egin daiteke. LH3n egitea proposatzen dugu.

Ikasleek beren aurkezpen orria bete bitartean, irakasleak ere berea betetzen du. Garrantzitsua da beraiekin batera geure burua ere aurkeztea. Ondoren, ikasle bakoitzak bere aurkezpena egiten du txantiloia eskuetan duela. Azkenik, irakasleak bere aurkezpena egin ondoren eta amaiera emateko, galdera hau egiten du: Ez al duzue jakin nahi nor den nire ikaslerik gustukoena? 


Ikasleak euren hipotesiak egiten hasten dira eta bitartean, irakasleak kutxa bat ipintzen du mahai edo aulki baten gainean. Kutxak barruan ispilu bat du, horregatik egon behar du ongi estalita. Kutxa barruan ikasle horren argazkia egongo dela aipatzen zaie, eta banan banan begiratzera etortzen dira. Hori bai, bi arau bete behar dituzte: isil isilik hurbildu behar dira eta ezin diote inori izena esan. Ikasleen aurpegiak ikustekoak dira!


Ikasleen auto-irudia hobetzeko eta ikasle-irakasle harremana sendotzeko baliagarria da jarduera hau, baina, noski ezin da ikasturtero errepikatu.