3-Ikasturte Hasiera: guk baldintzatzen dugu giroa

EREMUA: MOTIBAZIOA

-----------------------

Ikasturte hasieran irakasleok gure buruari esateko:


1.-Ikasle guztiak gai DIRA hobetzeko. Batzuk batzutan ez DAUDE tenore hoberenean. IZAN eta EGON arteko diferentzia azpimarratu!

2.-Ikasleengandik espero ditudan gauza positiboak ESAN, ADIERAZI, IDATZI eta jarri gelan... interesgarria da, bai taldean edo indibidualki banan bana adieraztea.

3.-Lorpen akademikoez gain gure gelan baloratzen ditugun beste gauza batzuk, Kiva kontratua,  atsegintasuna, irribarretsu izatea, lanetan besteak laguntzea, bakoitzaren zaletasunak...

4.-Gela taldeetan antolatu hasietatik (nahiz eta denbora kontsumitu) lan eraginkorra egiteko. Honek lagunduko dit fokoa jartzen laguntza gehien behar dutenengan eta ikasleen arteko interakzioak bultzatzen.

5.-Lana bukatu eta aisia eskaini (gorputz luzapenak, dantza, mugimenduak, arnas ariketak...)

6.-Agurtu ikasleak animoak emanez, irribartsu egon gelan, umore ona onartu eta giro lasaia eta baketsua bultzatu.

7.-Proposatu ariketaren bat egunero ikastola positibotik, adibidez, ikasleak beraien artean sarreran  besarkatzea.