22-Maitasungrama / Maitegrama
EREMUA: MOTIBAZIOA / KOMPROMISOA ETA ZENTZUA
-----------------------
HELBURUAK: Jarrera prosozial positiboak ematen dituen onurak identifikatu eta sentitzea horretarako, ikasle bakoitza beste ikaskide bati gauzak positiboak esateko gauza izatea.
Maitegramak egiteko izan daiteke egokia hainbat eremu eskaintzea eta aldez aurretik ikaslei lantzea ongi koka dezaten gauzak onak: fisikoak, psikologiakoak, lanarekin lotuak, psikomotrizitatearekin lotuak, hizkuntzarekin, ikas arloekin, interesekin...
AZALPENA: Talde bakoitzari dagokion egunean, tutoretza egunean, jardueraren helburua azalduko zaie, eta gutun-azal bana emango zaie izena ipintzeko eta apaintzeko.
Gutun-azal guztiak kortxoan ipiniko dira, eta zozketa sekretu batean aterako da lagun sekretua.
Oso garrantzitsua da sekretu hau errespetatzea (idazkera alda dezakete inork ez ezagutzeko).
Zozketan tokatu zaionari mezu positiboak idatziko dizkio bakoitzak.
Mezuak aste osoan eta gutxienez bat egunero utziko dira. Mezuak hartzailearen izena eramango du, baina sinatu gabe.
Hurrengo tutoretza egunean, beste zozketa bat eginen da hartzaileak aldatzeko. Horrela, egoki ikusten den arte (bi aste).
GOMENDIOA: Irakasleen/ Langileen artean egin dezagun gure buruarekin. Anonimoa izatea uste dut egokia dela. iRAKASLE / LANGILEEN IZENAK Duten sobreak prestatu eta kortxoan zintzilikatuko dugu Irakasleen gelako kortxoan. Bertan sartuko ditugu lankidei esan nahi dizkiogun gauza onak.
Teknika oso potentea da une egokietan erabiltzen baditugu behin ikasiz gero:
Ikasturte bukaeran, gelako batek aldegiten duenean, zerbait gertatu denean... eta hiru espatrru izan ditzake:
-Zoriontzea
-Eskerrak ematea
-Barkamenak eskatzea egin dugun zerbaitengatik.
Hau gehiegizko adibidea izan daiteke baina irakasleen gauza positiboak ezin dugu azhaztu (bereziki bere burua bakarrik edo gutxiagotua sentitzen duen haurrekin):