19-Enpatia

EREMUA: ARRETA ETA KONTZIENTZIA OSOA / ERREGULAZIO EMOZIONALA

-------------------------------------------------------

Aste honetarako Emozioen beste arduradun bat izendatuko dugu gelan.

(Haur Hezkuntzako irakasleek egokitu beharko dute jarduera)


Zer da ENPATIA? Bestea nola sentitzen ari den ulertu eta sentitzen saiatu. 

Gatazka bat dagoenean jartzen gara baten alde. Ez gara konturatzen besteak ere bere arrazoiak dituela. Denok dugu, neurri batean, arrazoia, gurea dena. Egoera gatazkatsu batean saiatuko gara bi parteen arrazoiak ulertzen. 


LH 4.tik aurrera: Ikasleek interpreta ditzaten erantsita dagoen artxiboan dauden irudiak (artx: "Enpatia irudikatzen (9 imajin)"). Zer iruditzen zaie esan nahi dutela? Nola irudikatuko luke ikasle bakoitzak enpatiaren esanahia? Logoak sor ditzaten enpatia sustatzeko).

Gelaren barruan edo parkean, gatazkaz suertatu direnean, lehen gauza gatazka bukatzea izanen da eta ondoren, guztiak lasai gaudenean, hitz egiteari ekingo diogu.  Gertatu dena ulertzen saiatuko gara, bi alderdien arrazoiak antzematen.

Une honetatik aurrera  gatazka bat suertatzen denean gelan komentatu dugu. Bi partei emanen diegu bere arrazoiak azaltzeko aukera eta ikasleak, saiatuko dira ulertzen dauden bi parteen arrazoiak. 

Gelan, sentimenduen txokoan, izanen dugu zintzilikatua enpatia 1. autoebaluaziorako orria eta egoera horiek suertatu ahala apuntatzen joango dira haurrak (orria betetzean, 5 gertatera ondotik, orri hau karpetan gorde eta beste bat zintzilikatuko dugu leku berean, ikasturtearen zehar betetzen joanen gara).

Lehen astean arduradun bat izendatuko dugu eta honek, atsedenetik bueltatzerakoan, erlaxazio ariketak egin ondoren, betearaziko digu autoebaluazioa orria hala behar izanez gero. Une horretatik aurrera gatazka bat egon denean bakarrik hitz egingo dugu horri buruz eta saiatuko gara bi parteak ulertzen.

Irribarraren bitartez lortzen da -ia automatikoki- bestearen irribarrea edo enpatia. Gure irribarrarekin lortzen den eragin enpatikoa hau saiatuko gara bi aste hauetan egiaztatzen eta horrela luzatuko dugu aurretik jada egin dugun irribarre ariketa. 

Irribarre asterako Plastikan prestatu genituen  objektuak (bestela aste honetan prestatuko ditugu), jarriko ditugu ordenagailuetan edo txapak badira gure arropan ipiniko ditugu bi aste hauen zehar.


HH-LH-3: Ikasleek adierazi dezaten eta lan ditzaten ohikoak diren emotikonoak, erantsita beheko artxiboan (Artx.: "Emotikonoen esanahia"). Gatazka suertatu denean erabil ditzaten emotikono horiek: Nola sentitu zara? Zergatik? Eta zuk?

......................................................

Informazio osagarria

Gaztelanian lantzeko:

Erreparatu gaztelaniaz ezberdin idazten dela: Empatía.  La palabra, del griego empatheia, significa "sentir dentro". Por tanto, no es sólo ponerse en el lugar del otro, sino ser capaz de sentir lo que el otro siente. La empatía genera afecto al ver que la otra persona nos comprende. A veces el otro no busca consejos ni nada, sólo que le entiendan. Te ayudará escuchar. Que es "mostrar interés". No hables tanto de tí. Evita cuanto puedas decir "yo". Sonríe. Una sonrisa le dice al otro "Me gustas". Es apreciarle, un elogio sutil. Una sonrisa siempre es agradable y genera cercanía.