13-Aldatu toxiko eta ezkorrak diren ikasleen ideiak beraiekiko

EREMUA: MOTIBAZIOA

-----------------------

Ikasleei beren burua positiboki hitz egiten erakustea antidotoa izan daiteke buruko birus kaltegarrientzat. Hona hemen gure ikasle arruntenetako batzuk infografia honetan. Hasi pentsatzen nola lagundu diezaiekezun adierazpen horiek aldatzen, autoestimuarekiko eta norberaren potentzialarekiko jarrera hobeak garatzeko.


Ikasleek askotan errotuta dituztee hainbat ideia ezezkor beraiekiko: "Birusak": akats anitz egiten ditut, ... horien aurrean irakasleak "antidotoak" prest izan beharko luke:


1.-Akatsa egin dut: Denek egiten ditugu akatsak, gure bizitzaren parte bat dira. Zer ikasten ahal duzu handik?

2.-Ezin dut hori egin: izan daiteke orain ez dakizula nola egin baina bide asko daude ikasteko eta nik horietako bat erakutsiko dizut.

3.-Amore ematen dut, ez dakit egiten: Galdutzat ematen baduzu benetan galdu duzu. Baino ez dugu galdu nahi eta nahiz eta denbora gehiago kostatuko zaizun zu gai zara hori egiten.

....

(adibide gehiago ingeleraz dagoen infografian)


http://moodle.openaccess.edu.au/pluginfile.php/230509/mod_book/chapter/55730/mind%20viruses.pdf


Hona hemen ikaslearen pentsamendu ezkor aurrean irakasleak erabili ahal dituen "antidotoak".

Infografia ingeleraz erantsitako dago. Ongi legoke Irakasleen gelan A3 formatoan jartzea, ahatz ez dezagun.


Jarduera:

Pentsamendu negatiboen txartelak sortu. Egokienak aukeratu adinaren arabera .


- Akatsa egin dut

- Ezin dut hori egin

- Amore emango dut.

- Ez dakit egiten.

- Ez nau inork ulertzen.

- Besteek niri buruz pentsatzen dutena kezkatzen nau.

- Egin edo sortu dudana (marrazki bat, ipuin bat) ez zait gustatzen.

- Hanka sartu dut.

- Bakarrik sentitzen naiz.

- Inork ez nau maite.

- Ni baino azkarragoak dira besteak.

- Beti galtzen dugu.

...


Bi aukera:


1) Kartelak ausaz atera eta gelakideak lerro batean kokatuko dira pentsamendu hori askotan izaten badute, tarteka edo gutxitan. Eztabaida sortu: Zergatik izaten duzu? Egia al da hori? Zer egin daiteke?


2) Taldeka txartelak banatu. Taldean eztabaidatu pentsamendu horiek dituten ala ez, zergatik eta zein da pentsamedu horien kontrako "sendagaia". 

event

Organizador: Ikastola positiboak