28-DOMINOA (emozioak identifikatzen -2)
EREMUA: ERREGULAZIO EMOZIONALA
-------------------------------------
4.1. JARDUERA. EMOZIOEN DOMINOA
HELBURUAK
• Pentsamendu kausala landu emozioekin loturik
• Emozioak eta sentimenduak ezberdindu
Saio bat (20 minutu)
Domino-fitxak
Adina: 7-14 (adin bakoitzekoekin burutazio eta etekin ezberdin bat ateratzen ahal zaio elkarrizketari)
Prozedura
1. Gelan laupabost ikasleko taldeak egiten dira.
2. Domino-fitxak ez dira banatzen: buruz gora mahai gainean kokatzen dira.
3. Taldekide bat edozein fitxa ipintzen hasten da eta bere eskuinean dagoena jarraitzen du behar duen fitxa hartzen. Fitxak ezkerretik elkartu daitezke (emozio hitzari dagokion egoera bat jarriz) edo eskuinetik (egoerarekin dagokion emozioa jarriz).
4. Azkenean fitxa guztiak bi aldeetatik kokatuak izan behar dira. Domino-fitxa guztiak (edo fitxa gehien) jartzen duen taldeak “irabazten du”.
Iturburua: Manuel Segura
(Eranskina: 4.1. Domino fitxak)