17-Soinuen eta Bolumenaren arreta.
EREMUA: ARRETA ETA KONTZIENTZIA OSOA
---------------------------------
Soinuen eta bolumenaren arreta . Erreparatu araziko diegu soinuetan eta isilunetan. Begiak itxita, erabateko ixiltasuna lortzen dugun arte. Handik abiatuko gara soinuen pertzepzioan. Krotaloak, kanpainilla, danbor,... soinua joz eta galdetuko diegu zer den entzun dutena. Zeintzuk diren ikastolan dauden soinuak, zeinbtzuk gelakoak, diferentzia soinua eta zarataren artean eta eskatuko diegu erreparatu arazik etxetik ikastolako bidera dauden soinuetan, erabateko arreta soinuan jarriz.
Ariketa hau era ezberdinez egiten ahal da (Erantsitako Artx:Atención a las sonidos).
Hau batuko dugu, hala iruditzen bazaigu, abotsaren garrantziarekin.
Erreparatu gure abotsaren bolumenean. Gero eta altuago hitz egiten dugunean orduan eta ozenago mintzatu behar dugu ja oihukatu arte. Tonoarekin lortzen ahal dugu beste pertsonak erakartzea edo guregandik ihes egitea. Irratia jarri eta adostu abots horiek dituzten bolumena eta tonoa egokiak diren. Ariketak egin gelan abotsa erakargarriak eginez eta bolumena eta tono egokia landuz.
Ikasleengana zuzentzerakoan estresak edo gelako giroa bultzatuta tonu desegokia erabiltzen dugu eta horrek giroa negatiboa sotzen da. Berdina ikasle batzuk huts egiten dutenean, tonu lasaia eta maitakorra erabiltzeko ohiturarik ez dute eta hori aldatu behar dugu apurka-apurka.
Aste horretan ozenki ipuinak irakurri eta ikaskidei edo ikasle txikiei ipuina kontatu ozenki abotsa goxo eta era atseginez lantzeko.
Egin ditzagun frogak eta saiatu gaitezke gelaren barruan eta kanpoan abotsa egoki erabiltzen. Erregistratuko dugu gelan (ikus eta imprimatu artxiboa).
Gaur egun hitz egiten da “Zarataren kutsadura”ri buruz. Pertsona aunitzek sufritzen dute zarata handia dagoenean. Ohiukatzeak gauzak esateko era biolentoa eta agresiboa da. Ohitu gaitezen, haserre bagaude ere, gure abotsa eta gauzak esateko bolumena kontrolatzen.
Jarduerak:
- Ikasleei eskatu irakasleak edo lagun batek tonu desegokian hitz egiten badu keinu bat egiteko (boligrafoa altxatuz).
- Role playing: buelta emanda mezu bat esango da. Mezua hainbat aldiz errepikatuko da baina tonua aldatuz: lasai, triste, haserre, urduri, burlati, ironikoki, aginduz, maitasunez, beldurrez, erasotuz...
Mezuak: Oker bat duzu ariketa honetan, zuzendu, mesedez. // Erori zaizu borragoma. // Bota didazu arkatza. // Noiz bukatuko duzu? // Oso gustura nago zurekin jolasen, baina joan beharra dut.
Honela ikasiko dugu ahotsaren tonuak mezua berak baino indar gehiago duela.